PERI Trenbidea 

DURANGORAKO OINARRI APROPOSA

Hau PERI Trenbidearen Herritarren Partaidetzarako Prozesuaren (HPP) webgunea da.

Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren baitako trenbide-eremuaren neurri eta kokapen ezin hobeek estrategiko bihurtzen dute proiektua Durangoren etorkizunerako. Horregatik, zure laguntza behar dugu herritarren eta herritarrentzako proiektu bat sortzeko.

PARTE HARTUKO DUT

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Gogoratu nahi dugu PERI Trenbidea 30 urte baino gehiagoko historia duen proiektua dela.

Urte hauetan egindako lanak ikusarazi eta ezagutarazi nahi dugu. Azken hamarkadetan gertatu den eta proiektuan modu batera edo bestera eragin duen guztiaren laburpen bat egin nahi dugu. Eremuaren beraren berezitasunak, espazioak inguruko guneekin duen harremana eta datozen urteetako Durangon izango duen eginkizuna aztertuko ditugu.

PERI Trenbidearen proiektua prozesu bizia dela erakutsi nahi dugu.

Gaur egun Eusko Jaurlaritza eta Udala lan-prozesu bat garatzen ari dira herri-kontsultari erantzuteko eta alternatiba bideragarri bat bilatzeko. Prozesu hori ezagutarazi nahi dugu eta ematen diren aurrerapausoak erakutsi.

Durangoko jendea ahaldundu nahi dugu.

Badakigu ezinbestekoa dela durangarrek ulertzea nola eragiten duen hartzen den pauso eta erabaki bakoitzak.

Herritarrek informazio-oinarri sendoa izatea nahi dugu, modu horretan euren iritzi propioa sor dezaten.

Proiektu parte hartzailea eta erabaki arduratsua nahi ditugu.

Ahalik eta pertsona gehienen ekarpenak jaso nahi ditugu. Herritarren esperientzia omnikanala proposatu nahi dugu, hainbat ahots eta sentsibilitate pentsatu, eztabaidatu eta txertatzeko. Erreferentziazko leku berriak sortu nahi ditugu, bai parte hartzeko moduei dagokienez, bai herriko jendearen eta Udalaren arteko komunikazioari dagokionez.

PERI Trenbidearen HPP-ren aurrerapena

(azken eguneratzea 2022.01.05)

Historia ezagutzea da etorkizuna definitzeko oinarria.

Gertatzen ari dena ezagutzea.

Proiektuaren sekretuak ezagutzea.

Eman beharreko pausuak zaindu egin behar dira oreka mantentze aldera.

OINARRI ONA. SENDOA. MAMITSUA. ATSEGINA. OSASUNTSUA. FRESKOA. IRAUNGO DUENA.

PERI Trenbidearen HPPren ONURAK

  • Sustagarria

  • Oraingoa

  • Esploratzeko aproposa

  • Aitzindaria

  • Bizia

  • Hibridoa (aurrez aurrekoa + online)

  • Inplikatzeko aukera ematen duena

  • Erabaki bateratua hartzeko egokia

APUNTA ZAITEZ

Durangoko pertsona guztien artean herriarentzako oinarri on bat eraikitzeko aukera eta beharra dugu.

PARTE HARTUKO DUT