PROIEKTUAREN GAKOAK

18 pisuko 5 dorrerik ez
Aurreakordio honen bidez PERIko eremuan eraikigarritasuna %36 murriztea lortzen da, 18 pisuko 5 dorretik 7,5 pisu inguruko bataz besteko batera pasata. Guztira 154 etxebizitza gutxiago egitea da asmoa.

Berdegune gehiago
Aurreakordioak eraikigarritasuna murrizteaz batera, berdegune kopurua handitzeko aukera ematen du. Estimazio teknikoen arabera, eremuan %20 igoko da berdegune kopurua, Durangoko erdiguneko biriki berdea indartuz.

Udal Ondarea berreskuratu
San Agustingo ospitale zaharra eta Pinondo Etxea gaur egun erabilezin dauden bi udal eraikin dira. Aurreakordio honen bidez bi eraikin historiko hauek egokitu eta erabilera sozialetara bideratuko dira.

Trenbide zaharra erabilgarri
Aurreakordio honen bidez gaur egun itxita dauden trenbide zaharreko eremuak udalaren eskutan uzten dira. Honek ahalbidetuko du Durangoko Udalak epe laburrean berauek ireki eta herritarrentzako erabilgarri uztea.

Durangoko BOE Plana
Eusko Jaurlaritzak eta Durangoko Udalak Babes Ofizialeko Etxebizitza garatzeko Udalaz gaindiko Plan bat adostu dute aurreakordio honen baitan. Honek 10 urtean 240 BOE eraikitzea ahalbidetuko du Durangon.

Zorpetzerik gabeko adostasuna
Aurreakordio honetarako lanketa tekniko sakon bat egin da eta Eusko Jaurlaritza eta Durangoko Udalak egindako proposamen honek bi instituzio bat ere ez zorpetzea lortu da, eragiketa guzti honetan bi aldeen oreka finantzarioa bermatuz.