Project Description

HIRIGINTZA SAIO DIDAKTIKOA

ZERGATIK EGIN BEHARKO LITZATEKE PERI-AREN ALDAKETA PLAN OROKORRAREN -HAPO- TESTUINGURUAN?

Noiz: 2022ko urtarrilak 19

Ordua: 18:00etan

Iraupena: 2 ordu

Lekua: San Agustín

IGOR  ZORRAKIN

Igor Zorrakin Pérez. 47 urte. Udaleko bulego teknikoko arkitekto burua, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren (HAPO) arduradun teknikoa da. 20 urte baino gehiago udal-arkitekto gisa hainbat eginkizun bete ondoren, ondo ezagutzen ditu PERI-1 Trenbidearen eremuaren inguruan egindako kudeaketak, ia hasieratik gaur egun arte.

AZALDUKO DIGU… PERI 1- TRENBIDEA ZER DEN, BAITA HURA ALDATZEKO ALTERNATIBA BIDERAGARRIAK ZEINTZUK DIREN ERE

Martxoaren 14ko herri-aginduaren ondoren, egungo antolamenduaren alternatiba bideragarriren bat hautatzeko aukerak aztertu ditu. Alternatiba hori Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrian (HAPO) sartu beharko litzatekeela aldarrikatu du.

Eremua zein den deskribatu ondoren, hura garatzeko balio izan zuten funtsezko datuak emango ditu, eta udalerriko beste eremu ezagun batzuekin alderatuta, haren tamainaz jabearaziko gaitu. PERIaren kontzeptu juridikoa eta hirigintza-helburua zein diren azalduko du; baita indarrean dagoen antolamenduari alternatibak proposatzearen ondorioak ere.