HERRI PARTAIDETZA PROZESUA 

Trenbidearen PERI-a 

 

Hemen zaude Trenbidearen PERIaren Herritarren Partaidetzarako Prozesuaren berriei buruzko informazioa jaso eta parte hartu nahi duzulako.

Jakin ezazu bildutako datuen helburua dela Durangoko udalak sustatu duen Herritarren Partaidetza Prozesurako datu estatistikoak eta antolatuko dituen jarduerei buruzko informazioa bidaltzea. Herritarren Partaidetza Prozesu horrek Durangoko Trenbidearen PERIaren esparruaren antolaketaren alternatiba bideragarriak definitzea du helburu.

Era berean, jakinarazten dizugu, 3/2018 Lege Organikoa*rekin bat, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuak ezerezteko eskubideak erabil ditzakezula, NANaren fotokopia erantsita plan@durango.eus helbidera mezua bidaliz.

Prozesua amaitu bezain laister, Udalak jasotako datu horiek guztiak desagertaraziko ditu.

*Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa

Parte hartzen dut